Asti Lekuko mendizaleek azken irteera kontatu digute.
Asti Lekuko Mendi Taldeko ikasle eta gurasoek Diputazioko Eskola Kiroleko irteera batean parte hartzen duten bakoitzean egiten dugun bezala, hona hemen eurek helarazitako kontaketa eta argazkiak, benetan eskertzen ditugunak:
“Aurreko igandean, martxoak 12, 314 metroko garaiera duen Kalamendi mendira joan ginen. Autobusak Berriatuan utzi gintuen eta zementuzko bide batetik igota berehala heldu ginen San Antolín baselizara. Handik aurrera, pinuen artean ibili ginen mendian gora eta ordu bat geroago gailurrean geunden. Zoritxarrez oso laino zerratua zegoen eta ezin izan genuen bertako bistez gozatu (Ondarru eta Kantauri itsasoa iparrean eta Berriatua eta Durangaldea hegoaldean).
Ea hurrengoan eguraldia lagun daukagun!”
Bestela, arazorik ez. Atsotitzak dioenez, Nekeetan irria ezpainetan!