Lehen Hezkuntzako atondoak badauka ohiko jaiotza


Gaur, abenduak 2, urtero bezala, Asti Lekuko “Jaiotza batzordeko” amatxu eta amamak etorri dira ikastolara Lehen Hezkuntzako atondoko jaiotza ipintzera. Oraingo honetan, gainera, bi fitxaketa berri izan ditugu, Garazi, ikasle ohia eta Olatz, datorren urtean Asti Lekun hasiko dena, eta, beste inork baino ongien pasatu duena!

Aurtengoa 27. aldia izan da eta, nahiz eta urtero pieza eta material berberak erabiltzen dituzten, beti sartzen dute berritasunen bat itxura ezberdina izan dezan.

Aldatzen ez dena da beti oparitzen dizkiguten ilusioa eta eskuzabaltasuna. Zorionak lan onagatik, eta eskerrik asko 27 urtean behin ere huts egin ez duzuelako!

Sakatu irudian argazkiak ikusteko

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.