Lanbide Heziketari buruzko hitzaldia Asti Lekun


Lanbide Heziketari buruzko hitzaldia Asti Lekun
Apirilaren 3an Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako hezkuntza zikloei buruzko hitzaldia egon zen Asti Lekun. Bertara DBH4 eta batxilergoko familiak deituta bazeuden ere interesatuta zeuden ikastolako familia eta ikasle guztiei luzatu zitzaien gonbita.
Hizlaria HETEL elkarteko teknikari bat izan zen eta honek euren hezkuntza-eskaintza aurkeztu zuen.
HETELek Lanbide Heziketan diharduten 24 ikastetxe kontzertatu batzen ditu eta irabazi asmorik gabeko elkartea da.
Gaiak daukan interesa aintzat hartuta aurkezpenera gurasoak eta ikasleak batera etortzea gomendatu zen.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.