Kultur agenda: 2 proposamen interesgarri


Aste honetan 2 proposamen interesgarri dakartzagu: Portugaleteko Berbalagun-en mendi txangoa eta Gazte Gelako hip-hop masterclass/tailerra.

Portugaleteko Berbalagun-en mendi txangoa
Portugaleteko Berbalagun taldeak familientzako mendi txangoa antolatu du Punta Luceroko kanoiak ikusi eta bertako bista ikusgarriekin gozatzeko.

Argibide guztiak kartelean.

Portugaleteko Gazte Gelak hip hop masterclass – tailerra antolatu du
Hip-Hop tailerra euskaraz egingo da abenduaren 5ean 18:30etik 20:30era.
Errima eta metrika landuko dituzte tailerrera bertaratzen direnek. Hip-hoparen eta pap-aren jatorria ere ezagutuko dute.
Gazteei zuzendutako jarduera honetan interesaturik daudenek azaroaren 28a baino lehen eman beharko dute izena.
Argibide guztiak ikusteko sakatu kartelean.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.