Ikastolen Elkarteak 2023ko Ibilbideari Elkar Saria jaso du


Atzo, maiatzak 25, Ikastolen Elkarteak 2023ko Ibilbideari Elkar Saria jaso zuen, 19:00etan Elkar-ek Adunan duen egoitzan. Saria Jose Luis Sukia Ikastolen Elkarteko zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu lehendakariak hartu zuten, euren ilusioa eta esker ona agertuz: “Ilusioz jaso dugu Elkar-ek emandako Ibilbideari saria. Etorkizunera begira jarri eta ibilbide horretan konpromisoari eutsi eta ekarpen gehiago egiten jarraitzeko indarra ematen digu. Mila esker Elkar fundazioa”.

Aintzatespen horrek lanean jarraitzeko akuilu gisa duen balioa ere azpimarratu zuten: “Gure ibilbidearen aitortza egin digu Elkar Fundazioak; Harrotasunez baina baita umiltasunez ere jasotzen dugu sari hau, egindakoa handia izanik ere, egiteko duguna handiagoa delako. Beraz, aitortza hau jasotzen dugu egiteko dugun horri, orain eta etorkizunean izango ditugun erronkei eta aukerei, heltzeko eta ekiteko akuilu gisa. Hemendik eta urte batzuetara, gaurko sari hau izan dadin lehenbizikoa baina ez azkenekoa”.

 

Ibilbideari saria Elkar Fundazioak urtero ematen duen saria da eta haren helburu nagusia, Elkar Fundazioaren iritziz, euskal kulturari ekarpen aipagarria egin dion talde baten lana nabarmendu eta saritzea. Ibilbide oso bati egiten zaion saritzea da, ez momentu bateko ekarpenari. Aldi berean, talde oso batek egindako lana indartzea du helburu, norbanakoen lorpenen gainetik.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.