Ibilaldia 22k kanta eta bideoklipa aurkeztuko ditu gaur Bilbon


Gaur, martxoak 18, 2022ko Ibilaldiaren kanta eta bideoklipa aurkeztuko dira Bilboko BBK aretoan, 19:00etan.
Aurtengo Ibilaldia maiatzaren 29n ospatuko da Bilbon, Abusu ikastolak antolatuta. Baina Ibilaldia ez da egun bakarreko jaialdi soil bat, baizik eta urte osoan garatuz doan proiektua. Hala, ikasturte osoan aritu dira elkarlanean, jarritako helburuak betetzeko eta pandemia osteko lehen Ibilaldi handi eta normalizatua izateko asmoz.
Ibilaldia Bizkaiko ikastolen jaia da. 1978an antolatu zen lehenengoz Uribe Kostan eta 1980. urteaz geroztik urtero egin izan da. Aurtengoa 40. edizioa izango da, beraz. Urteak joan eta urteak etorri, Ibilaldiak bere jatorrizko arrazoiei eutsi die: Bizkaiko ikastolen jaialdia izatea, ikastolen hezkuntza-proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.
Edizio bakoitzean ikastola desberdin batek antolatzen duen jaia da Ibilaldia eta 2022koa Bilboko Abusu Ikastolari egokitu zaio. Datorren maiatzean hirugarren aldiz ospatuko da Ibilaldia Abusun, aurretik 1994 eta 2001ean ere egin zen eta.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.