inauteriak prestatzen

HHko umeak inauteriak prestatzen


HHko umeak inauteriak prestatzen ari dira.
Haur Hezkuntzan buru belarri dabiltza dagoeneko ikasleak eta maisu-andereñoak Asti Lekuko aurtengo inauteriak prestatzen.
Hiru urtekoak, batukada egingo dutenez, zenbait instrumentu jotzen ikasten hasita daude.
Lau urtekoek rock musikari eutsiko diote eta eskulan ederrak ari dira prestatzen gelak girotzeko.
Bost urtekoak, ospakizuna prestatzearekin batera, hainbat gauza ikasten ari dira inauterien inguruan.
Gainera, aurten rapero jantziko direla baliatuz, grafiti bana egin dute, nork bere izenarekin. Argazkiak bidali dizkigute ikus dezagun ze originalak diren.

Argazki guztiak ikusteko sakatu irudiaren gainean

inauteriak prestatzen

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.