HHko 5 urtekoek Arimen gaua ospatu dute


HHko 5 urtekoek Arimen gaua ospatu dute
Gaur goizean haur hezkuntzako ume nagusiek -5 urtekoek- Arimen Jaiaren ospakizuna ekarri dute Asti Lekura eta lehen hezkuntzako atondora etorri dira gozoki eske. Horretarako dantza ederra eskaini digute eta bukatutakoan, nola ez, gozokiak banatu dizkiegu.
“Euskal Herriko ohitura zaharrak gure ikasleengan errotu nahi ditugu” dio Josune López de Vergara ikasketa buruak. “HH5 Euskal Mitologiaren inguruko unitate didaktiko baten murgilduta daudenez, ohitura zahar hau berreskuratzea pentsatu dugu. Antzina Euskal Herriko txoko askotan umeak baserriz baserri joaten ziren, aurpegia maindire zati batekin estalita, janari eta gozoki eske. Gaurko egunez, HH5eko ikasleak ikastolako eremutik garai bateko esaldiak erabiliko dituzte gozokiak eskatzeko: Xanduli Manduli, Kikirriki, eman gozokiak guri…”
Argazki guztiak ikusteko sakatu HEMEN

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.