HH eta LHtik hainbat berri heldu zaizkigu


Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek zuekin konpartitu nahi dute argazkitan ikasturteko azken egun hauetan garatu dituzten ekintzak, gela barrukoak zein kanpokoak:
• LHko 2. mailakoak Donostiako Aquariumean egon zireneko argazkia helarazi digute.
• LHko 2. E gelakoek, ekosistemak ikasten ari direnez, gela barruan egindako maketa erakutsi gura izan digute.
• Hirugarren mailakoak pasa den astean Ekoetxean egon ziren eta bertan egon izanagatik eman dizkieten diplomak erakutsi nahi izan dizkigute.
• Eskolaz kanpoko antzerkia egiten duten neska-mutilek asteazkenean aurkeztu zuten familien aurrean aurtengo antzezlana. Primeran egin zuten! Zorionak!
•  LHko lehenego ziklokoek hauxe ekarri digute: “1. zikloko gelak zinema areto bihurtu dira. Areto bakoitzean filme ezberdin bat eman dute eta ikasleek euren gustukoena aukeratu ahal izan dute. Gainera palomitak eta guzti izan ditugu!”. Ikusi argazkiak HEMEN
• Haur Hezkuntzakoak itsasontzi lasterketa dibertigarri batekin jostatu ziren.

 

 

 

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.