‘Euskararen gogoetagunea’ aurkeztu du Euskaltzaindiak


Euskaltzaindiak aurreko ostiralean aurkeztu zuen jendaurrean ‘Euskararen gogoetagunea’, euskararen egoerari buruzko ikuspegi desberdinak biltzeko helburua duen egitasmoa.

Ikuspegiak biltzeaz gain, haien inguruko gogoeta egitea eta hausnarketa horiek jendeari ezagutzera ematea ere dute xede.

Zeregin horretaz erakundeko Jagon saila arduratuko da, eta hamar lagunez osatutako taldea sortu dute, non Jon Sarasua irakasle eta ikertzailea eta Ibon Usarralde arituko diren koordinatzaile eta idazkari tekniko, hurrenez hurren.

Jon Sarasua

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.