Eskutik helduta!, Asti Lekuren abesti berria dakarren bideoklipa


Asti Lekuko aurtengo bideorako abesti bat egitea pentsatu genuen, guztion arteko lana izango zena.
Hasteko, etapa guztietako ikasleak batu (ehun bat lagun) eta ikastola haientzat zer zen hitz batean edo bitan laburtzeko eskatu genien.


Lagunekin egon, barre egin, jolastokia, mendia, ikasi, euskaraz bizi, ondo pasatu, goiz altxatu… Berba horiek guztiak Asier Alcedori helarazi genizkion abestia idatz zezan. Asier Asti Lekuko ikasle ohia eta egungo bertsolaritza irakaslea da eta ederto ulertu zuen ikasleen berben esanahia. Emaitza begi-bistan dago, ederra benetan.
Bideoklipean ikastolako hainbat ikasle agertzen dira; dantzan, keinu hizkuntzaz hitzak azaltzen, aktore… Ikusgarriak!
Ikasle ohiak ere baditugu auzolan honetan, hain zuzen ere, Eneritz Mancisidor eta Kerman Rengel. Hauek dantzatuz erakutsi digute ikastola ertzetik ertzera. Bikaina!

Abeslariak ere ikastolako ikasleak izan dira eta primeran egin dute, profesionalak balira bezala. Zorionak!
Aipatutako lagunez gain, badira beste batzuk, bideoan agertzen ez badira ere, dena ondo atera zedin ere lan handia egin dutenak (Zuriñe, Jara, Eider, Naiara, Olatz, Janire…). Mila esker guztioi!
Gozatu dezagun orain guztien ahaleginen emaitzarekin. Sakatu irudian

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.