DBHko 2. mailako ikasleak Ekainberrin


Asti Lekuko DBHko bigarren mailako ikasleak Ekainberritik pasatu dira bi aste hauetan zehar.
Aurreko astean A eta B gelakoak eta aste honetan D eta E-koak, lau geletako ikasleak joan dira Ekainberrira. “Irteera pedagogiko hau 2. ebaluaketan lantzen ari garen ”Sur les traces du passé” gaiarekin lotuta dago eta egingo dugun proiekturako teknikak ikasteko baliagarria izango zaie ikasleei”-azaldu digu Leire Elexpe frantses irakasleak.
Ekaingo haitzuloa izen bereko muinoaren ekialdeko hegalean dago Zestoa herritik kilometro batera. Madeleine aroko labar-pinturengatik da ezaguna eta 2008ko uztailaren 7an UNESCOk antolatutako konferentzian, Ekain haitzuloa Gizateriaren Munduko Ondare izendatu zuten. Eusko Jaurlaritzak eta Kantabria eta Asturiaseko gobernuek egungo aitortzaraino iritsi den prozesua abiatu zuten orain bi urte.

SAKATU ARGAZKIAN

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.