Albisteak


Azken eskola-egunetan LH5eko ikasleak eta aitite-amamak elakarrekin izan ziren ikastolan

“Gu jaio ginen enbor beretik jaioko dira besteak” kantatzen zuen Laboak. Enborrak sustraietatik elikatzen dira eta ikastolan badakigu gure sustraiak zaindu beharreko ondare kultural eta sozialak direla. Helburu horrekin, belaunaldiak elkartzeko une berezia bizi izan zuten ikastolan LHko 5. mailako ikasleek, ikasturteko azken egunetan, aitite-amamekin batera solasean, jolasean eta bizipenak […]


Basque Cross Campeko lagunak Asti Lekun izan ziren aurreko astean

Aurreko astean, Basque Cross Campeko 4 pertsona egon ziren ikastolan DBH4ko ikasleekin: Iñigo Vicens (@ivicens44), Koikili Lertxundi (@koikililertxundi), Xabier Osa (@xabiosa) eta Pablo Bilboko eskalatzailea (@katuoinekin). Bisita hori proiektu bati lotutako ekintza da, zeinaren helburua den kirola eta euskal kultura belaunaldi berriengana hurbiltzea, esfortzua, errespetua, talde-lana eta familia-kontziliazioa bezalako balioak […]


Zorionak, Julen Garma, Luken Cabrera eta Oihan González!

Julen Garma, Luken Cabrera eta Oihan González zoriondu nahi ditugu Portugaleteko Deportiva Naútica klubeko Waterpoloko kimuen taldean egindako denboraldi bikainagatik. Izan ere, aurreko asteburuan izandako Espainiako Txapelketan 12. postua lortuz eman zioten amaiera 2025-2026 denboraldiari. Julen eta Oihanek LHko 6. maila bukatu dute aurten Asti Lekun, eta Luken datorren ikasturtean […]