Cambridgeko diplomak

Cambridgeko azterketak datorren astean Asti Lekun


Cambridgeko azterketak datorren astean Asti Lekun
Datorren asteko astearte eta asteazkenean lehen hezkuntzako hainbat ikaslek Cambridgeko YLE azterketak egingo dituzte ikastolan.
Hiru mailatan banatuta (Starters, Movers eta Flyers), LHko 4., 5. eta 6. mailakoek ingelesez mintzatu, irakurri, idatzi eta entzundakoa ulertzeko dauzkaten trebetasunak erakutsiko dituzte bi egunetan banatuta. Asteartean, ekainak 4, speaking (mintzamena) eta asteazkenean, ekainak 5, listening, writing and reading (entzumena, idazmena eta irakurmena).
Nagusien probak, hau da, KET, PET eta FIRST ateratzeko azterketak, ekainaren 8an, larunbata, burutuko dira ikastolan ere.
Irailean ikasle guztiek jasoko dute agiri ofiziala non egiaztatzen den lortutako maila.
GOOD LUCK! ZORTE ON!

Cambridgeko tituluak

Asti Lekuko ikasleak Cambridgeko diplomarekin, 2018ko irailean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.