Aurtengo Ibilaldiaren nondik norakoak aurkeztu zituzten asteazkenean


Asteazkenean, aurtengo Bizkaiko ikastolen jaiari buruzko xehetasunak eman zituzten antolatzaileek Bilboko Kafe Antzokian. Maiatzaren 21ean Ondarroan egingo den Ibilaldia Zubi Zahar ikastolak antolatuko du. Xe du leloa -Xe leloarekin Ondarroako hizkerara ekarri nahi izan dute jaia bera-, eta bost kilometroko ibilbidea izango du, lau gunetan banatuta. «Norbere gustuaren arabera gunerik gune ibiltzeko aukera ematen du. Gainera, batetik besterako bidean, ibaia bidelagun, oso leku ikusgarriak daude», nabarmendu zuten.

Aurtengo edizioak bost helburu izango ditu: «euskara eta euskal kultura ardatz dituen gure ikastola herrira zabaltzea, herriko eragile eta taldeekin harremanak sendotzea, gure hezkuntza komunitateak ikastolarekiko duen atxikimendua areagotzea, ikasleei auzolanaren garrantzia erakustea guraso eta ikastolako komunitate osoa eredu izanik eta arkitektura pedagogia berrietara egokitzeko baliabide ekonomikoak lortzea».

Abestiari dagokionez, Kantua eta melodia Axular Arizmendi musikari eta ekoizleak sortu ditu AME estudioetan, eta abeslariak Aiora Renteria eta Eñaut Elorrieta izan dira.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.