Asti Lekuko Kultur Astea


Asti Lekuko Kultur Astea
Aste honetan Asti Lekuko Kultur Astea ospatu dugu ikastolan. Horretarako etapa guztietan ibili dira jo eta ke lanean ahalik eta egitarau anitzena antolatzeko. Eskulanak, herri kirolak, antzerkia, zine emanaldiak, Korrika, storytelling-a, zeinu tailerrak, fisika esperimentuak, hitz jolasak, euskal dantzak, “Zientzien artea” argazki lehiaketa (irabazlea, Paula Castro, DBH2D), margo lehiaketa (irabazleak: Ekain Etxebarria LH1E, Uxue Garitaonandia, LH2B, Jon Tudanca LH3A, Naia Rodríguez LH4E, Eder Urrutia LH5A eta Markel Vega LH6A),  bisitak eta irteerak, bideo-konferentziak, istripuen prebentzio tailerra, komiki erakusketa…. mota askotariko ekintzak izan dituzte ikasleek aste batean zehar kulturaren unibertsoan bete-betean murgiltzeko.
HH-LHko egitaraua apirilaren 8tik 11ra bitartean garatu da apirilaren 12a ikasle gabeko eguna izan baita etapa hauetan.

Sakatu argazkiaren gainean

 

DBH-Batxilergokoa, ordea ostiralera arte luzatu da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.