Portugaleteko Sastrakako gazteak, indarkeria matxistaren kontra abesten


Portugaleteko Sastrakako zenbait gaztek, haietako batzuk Asti Lekuko ikasle ohiak, euren ahotsak batu dituzte Mexikoko Vivir Quintana eta El Palomar abesbatzaren “La canción sin miedo” kantaren bertsio euskalduna abesteko.

Sastrakako gazteek Azaroaren 25eko aldarrikapenekin bat egiteko kaleratutako bideoan, gaztetxe honetako kideak diren Asti Lekuko ikasle ohi batzuek hartu dute parte, bai testuaren egokitzapenean bai eta kameraren aurrean zein atzean: Asier Alcedo, Iholdi eta Ibabe Beristain, Haizea Quintas, Eneritz, Ekhiotz eta Garikoitz Mancisidor, Eskolunbe Puente eta Itziar Bilbaok.
Bideoa ikusteko sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.