Asti Lekuko futbolariak, denboraldia luzatzen


Gure futbolariek, jokalariek zein entrenatzaileek, zaletasun eta atxikimendu handia dauzkate euren kirol kutunarekin eta ez diote agur esan nahi 2017/2018 denboraldiari. Horrexegatik, norgehiagoka ofizialak amaituta, aurreko urteetan bezala hainbat torneo eta topaketatan ari dira parte hartzen, hala nola Asti Leku Klubak antolatutako Ramón de la Presa Torneoan,  Galizanokoan (Cantabria) eta Ibarsusikoan (Bilbo). Azken honetan 1. urteko alebinak 1txapeldunak izan dira. ZORIONAK!!
Bukatzeko, ekainaren bukaeran Fozera (Lugo) joango dira estatu mailako txapelketa batean egun batzuetan zehar lehiatzera, familiak luxuzko ikusle izango dituztelarik. ZORTE ON!!

 

 

ZORIONAK TXAPELDUNAK!!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.