Asti Lekuko bideoa

Asti Lekuko bideoklip berriaren diseinua abian da


Asti Lekuko bideoklip berriaren diseinua abian da
Dakizuenez, Asti Lekuk urtarrilero kaleratzen du ikastolaren bideoklipa. Minutu gutxiko iraupena badu ere, horren atzean ordu askoko lana izaten da eta brainstorming-arekin (“ideien ekaitza”) hasten denetik bideoklipa kaleratzeko prest dagoenera bitartean fase batzuetatik pasatzen da.
Asti Lekuko bideo berri honetarako guk sorturiko abesti bat grabatzea bururatu zaigu eta hitza sortzeko ikasleen parte-hartzea izan dugu.
Asteazken honetan, hitzaldi aretoan bilduta, etapa ezberdinetako neska-mutilak lan horretan aritu ziren eta dinamika dibertigarri batzuen bitartez esan ziguten zer den Asti Leku haientzat.
Ekarpen guztiak jaso eta Asier Alcedori helarazi dizkiogu berak idatziko baitu Asti Lekuko bideoklip berriaren abestia.
Asier gure ikasle ohia da eta egun bertsolaritzako irakasle dago ikastolan. Sormen handiko laguna dugu, euskaltzale peto-petoa, bertsolaria eta musikaria (trikitixa, alboka, panderoa…), besteak beste.
“Oso ideia polita iruditzen zait; beti izan dut gustuko abestiak idaztea eta ilusio handiz hartuko dut parte”-dio berak.

Sakatu irudiaren gainean
Asti Lekuko bideoklipa

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.