Asti Lekuko BAL proiektuaren ahozko aurkezpenak


BAL proiektua Asti Lekuk sortutako orientazio proiektua da, ikasleek batxilergoko 2 ikasturteetan garatu beharrekoa. Amaiera emateko egindako lanaren aurkezpena egin behar dute ebaluatua izan dadin, eta horretantxe aritu dira aste honetan zehar 2. mailako ikasleak.

Proiektu hau orientazio hutsetik haratago doan egitasmoa da, konpetentzien garapenerako diseinatutakoa eta Asti Lekuko hezkuntza komunitate osoaren laguntza izaten duena.
Labur esanda, honetan datza BAL proiektua: lehenengo ikasturtean etorkizuneko ikasketen inguruko askotariko argibideak jasotzen dituzte ikasleek eta pertsona nagusien iritziak, eskarmentua, ibilbideak eta aholkuak entzuten dituzte.

Bigarren ikasturtean, ordea, hausnarketa egitea dagokie, jasotakoaren ingurukoa, eta honekin batera, euren orientazio asmoen esparruko lan bat egitea. Bukatzeko, lana ikaskideekin konpartitu egingo dute eta ikastolako epaimahai batek ebaluatua izango da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.