Asti Lekuko BAL proiektuko 3. saioak


Aste honetan zehar Asti Lekuko BAL proiektuko zenbait mintegitan (osasungintzan, zuzenbidean, hezkuntzan eta ingeniaritzan) ikasturteko 3. saioa gauzatu da. Saio hauek praktikoak izan dira eta arloan arloko ekintzak proposatu zaizkie batxilergoko 1. mailako ikasleei. Osasungintzakoan, esate baterako, larrialdi baten aurrean pertsona baten bizia salbatzeko zelan jokatu behar den ikasi dute (jaki zatia kontrako eztarritik sartu zaionean, bihotz-birikietako geldialdia izan duenean…).
Eskerrik asko Asti Lekuko BAL proiektuarekin laguntzera etortzen diren profesional guztiei, beti egiten baitute lan bikaina gure ikasleekin.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.