Asier Alcedo, “Kantatu Fuerte Portugalete” 700. urteurrenaren erromeriaren ereserkiaren egilea


Aurten Portugalete sortu zeneko 700. urteurrena ospatzen da, eta data berezi hori ospatzeko hainbat ekintza antolatzen ari dira urte osoan zehar. Haietako bat “Kantatu Fuerte Portugalete” urteurrenaren erromeriaren ereserkia sortzea izan da.

 

Ereserkiaren letraren egilea Asier Alcedo izan da, Asti Lekuko ikasle ohia, eta egun ikastolako bertsolaritza irakaslea. «Portugaleteko jendearentzako ereserkia» sortu nahi izan dut, azaltzen du.

 

Musikari dagokionez, konpositore eta Barbis taldeko liderra den Txema Lorenterekin batera lan egin du, zeinak “Jarrillero 2021” saria jaso berri duen.

 

Irudian sakatuz ikus dezakezue bideoa.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.