Ikasle trukeak 2

Alemania eta Frantziako ikasleak Asti Lekun


Alemania eta Frantziako ikasleak Asti Lekun
Ostegunean, abenduak 12, Alemania eta Frantziako ikasle batzuk etorri ziren gurera Asti Lekuk eratutako bi Nazioarteko ikasle-truketan parte hartzera.
Europatik etorritako ikasle hauek gure ikasleen familiekin ostatatuko dira eta hauekin egingo dituzten jarduerez gain, Asti Lekuko ikasle-trukeen zerbitzuak hainbat jarduera antolatu ditu gure ingurua, kultura eta ohiturak ezagutarazteko.
Alemaniako taldea, Obernburg-ekoa, DBHko 3. mailako 22 ikasle eta bi nagusik osatzen dute eta hil honen 18raino egongo dira gurekin.
Frantziakoak, Normandiakoak hain zuzen, batxilergoko 9 ikasle dira eta Asti Lekuko frantseseko ikasleekin batera ari dira truke honetan esku hartzen. Haiek ere bi arduradunek lagunduta datoz eta 19raino geratuko dira.
Haientzat prestatutako ekintzen artean honako hauek ditugu: Portugalete ezagutzea (zubia, alde zaharra…), Pasaia eta Donostiara irteerak, ikastolan bertan burututako jarduerak, Bilboko Alde Zaharra eta ingurua ezagutzeko egun osoko jarduera… Chillida Lekua eta Guggenheim museoa ere badaude bisitatu beharreko lekuen artean.
Ongi etorri eta ondo pasa!

Hilabete batzuk barru gure ikasleek itzuliko diete bisita.

ikasle-trukeak 2

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.