Daily Archives: 2019-05-17


Asti Leku eguna gero eta hurbilago

Asti Leku eguna gero eta hurbilago Dakizuenez, Asti Leku eguna ekainaren lehenengo igandean ospatzen dugu urtero ikastolan; aurtengoa beraz, ekainaren 2an izango da. Gure ikastolako ospakizun berezi honen antolakuntza DBHko 3. mailako familien ardurapean dago eta hurrengo ikasturtean egingo duten ikasketa bidaiarako diru apur bat lortzea du helburu. Bai ikasleek […]


Asti Leku Portugaleteko eskolako Agenda 21-ean

Asti Leku Portugaleteko eskolako Agenda 21-ean Aurreko astean Portugaleteko eskolako Agenda 21-en aurtengo ekitaldia burutu zen eta bertan Asti Lekuko zenbait ikaslek hartu zuten parte. Ekitaldia Portugaleteko Udaletxeko Batzar Aretoan garatu zen eta 26 ikaslek esku hartu zuten Ortzadar-ek bultzatutako eztabaida-leku honetan. Ikasle hauek Agenda 21-en parte hartzen duten Portugaleteko […]


LH2 Arboledan naturarekin gozatzen

LH2 Arboledan naturarekin gozatzen Aste honetako astelehenean Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Arboledara joan dira gela barruan ikasten ari diren zenbait gauza zuzenean ikuste aldera. Igoera eta jaitsiera Trapagaraneko funikularrean egin dituzte eta Arboledako leku adierazgarrienak bisitatu dituzte. Eguraldia lagun, egun eder-ederra igaro zutela esan digute, baita argazki batzuk helarazi […]

Arboledan

Kirol denboraldia amaitu da baina ez kirolarien ekina

2018-2019 kirol denboraldia amaitu da baina ez kirolarien ekina 2018-2019 denboraldia amaitu bada ere Asti Lekuko kirolariek kirola egiten jarraituko dute ikasturtea bukatu bitartean. Entrenamendu saioekin jarraitzeaz gain zenbait jarduera ezberdin dauzkate eskuartean, ekinean jarraitzeko, esate baterako: adiskidantzazko partidak eta torneoak, Asti Lekuko Saskibaloi eguna (maiatzak 19), Sestaoko Kirol eguna […]


Familientzako Gurasolagun-en sormen tailerra Asti Lekun

Familientzako Gurasolagun-en sormen tailerra Asti Lekun Portugaleteko Gurasolagun taldeak familientzako sormen tailerra prestatu du, Asti Lekuko Gela magikoan (LH) maiatzaren 23an, ostegunez, 17:00etan, burutuko dena. Plaza kopurua mugatua denez, parte hartzeko izena eman behar duzue Portugalete_berba@aek.eus epostaren bitartez edo 600 482 022 telefonora deituz.

sormen tailerra

Ibilaldia 2019, Lekeition igande honetan

Ibilaldia 2019, Lekeition Igande honetan Ibilaldia 2019 daukagu zain Lekeition. Egitaraua eta gainontzeko argibideak webgunean dituzue Sakatu irudiaren gainean Ibilaldiaren ingurukoak: • “Heldu da Ibilaldia Lekeitiora #Ibilaldia”, informazioa: sustatu.eus • Lekeitioko Ikastola “Ibilaldia Haratzago doa Lekeition ospatuko duen jaialdiarekin”: informazioa elcorreo.com • “Ibilaldira joan nahi? Hurbildu zaitez autobusez edo trenez, eta […]


Mintzodromoa Portugaleten

Maiatzaren 29an Portugaleteko San Roke plazan izango den Mintzodromoan parte hartu nahi baduzu, eman izena 27a baino lehen. Animatu zaitez!

mintzodromoa