Monthly Archives: ekaina 2017


Go!azen-ek ‘Gure Nahia’ bideoklipa aurkeztu du

EiTBk eta Eusko Jaurlaritzak euskara sustatzeko abiatu duten ‘Bihotzetik ezpainetara’ kanpaina berriaren baitan aurkeztu zuten bideoklipa atzo, ekainak 15. Hirugarren denboraldiaren berritasun ugari aurkeztu dituzte. Argibideak eta bideoklipa: HEMEN


2017ko Selektibitatea: ehuneko ehunek aprobatu dute Asti Lekun

Ikasturte honetako Selektibitate azterketa egin zuten Asti Lekuko ikasle GUZTIEK gaindituta daukatela jakin genuen atzo zerrenda ofizialak argitaratutakoan. Batxilergoa bukatu duten 82 ikasleetatik 81 aurkeztu ziren proba honetara, ehuneko ehunek gainditu zutelarik. Hurrengo ostiralean, ekainak 23, haien ondoan egongo gara familiekin batera ospatuko dugun Agur Ekitaldian. ZORIONAK NESKA-MUTILAK. LAN ONA!! […]


Tereixa Hernández andereñoa jubilatuko zaigu

Asti Lekuko ikasleak prestatzen bihotza eta jakinduria hainbeste urtean ipini ondoren gure Tereixa jubilatuko zaigu ikasturte honen bukaerarekin batera. Astearte honetan lankideok berarekin ospatu genuen bere bizitzaren ibilbibide berri honen hasiera. Beraren ikasle ohi batzuk, gaur ikastolako andereñoak, ere bertaratu ziren, aurresku eta guzti eskainita. ZORIONTSUA IZAN ZAITEZ TEREIXA!


Liburu Eguneko Lehiaketako argazkien erakusketa DBHn

Asti Lekuko aurtengo Liburuaren Eguneko Argazki Lehiaketan jasotako argazki guztiak DBHko hallean dagoen erakusketa batean ikus daitezke ekainaren 28ra arte. Hurbildu ezin zaretenontzat, hona hemen Alba García irakasleak helarazitako aurtengo edizioaren bideoa: HEMEN  


“Egunon Asti Leku” harrera ordutegia

Dakizuenez ikastolak “Egunon Asti Leku” ordutegi asistentziala eskaintzen du, Haur Hezkuntza eta LHko 1 eta 2. mailako umeei goizeko 8:00etatik aurrera ikastolara etortzeko aukera ematen diena. 2017/2018 ikasturtean erabili nahi baduzue hemen dauzkazue argibideak eta izen-emate galdetegia: HEMEN  

HH 2 urte