Daily Archives: 2017-06-09


Asti Leku eguna, argazkiak, zozketaren sariak eta eskerrak ematea

Hemen dauzkazue pasa den igandean ikastolan ospatu genuen Asti Leku eguneko hainbat argazki eta zozketaren sariak: ARGAZKIAK ZOZKETA Ospakizuna antolatzeko lanetan aritu diren familiei gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu, bai igandean bertan egindako lanagatik baita aurretiaz egindako guztiagatik. Eskerrik asko ere egun berezi hau gurekin ospatzera hurbildu zineten guztioi! […]


Suhiltzaileek katakume bat erreskatatu dute Asti Lekun

Gaur goizean suhiltzaileak etorri dira ikastolara garaiera handiko zuhaitz batean beldurrak jota mugitu ezinik zegoen katakume bat erreskatatzera. Dirudienez katutxoa atzo igo zen zuhaitzera eta hartu zuen altuera oso handia zela ohartu zenean, izuaren izuaz, ez zen ausartu jaistera. Gaur goizean gaua bertan eman duela konturatu garenean suhiltzaileei deitu diegu […]


Asti Lekuko kimuak Ramón de La Presa torneoko txapeldunak

Asti Lekuko kimuak Ramón de la Presa futbol torneoko txapeldunak izan dira, A taldea lehenengoa izanik eta B taldea bere kategoriako txapeldunordea. Ramón de Presa oroimenean antolatu dugun torneo hau maiatzaren 29tik ekainaren 3ra bitartean burutu da Los Llanosen, Portugalete eta inguruko herrietako hainbat klubetako kimuen artean. Sari banaketan Ainhize […]


Asti Lekuko Peio Lopezek 3. saria atera zuen Bertso Idatzien finalean

Larunbatean, hilak 3, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak Markina-Xemeinen antolatutako eskolarteko bertso txapelketan Asti Lekuko Peio Lopezek hirugarren saria atera zuen Bertso Idatzien finalean LHko 6. mailan. Meritu handikoa da Peioren saria bere mailako (LH6) ikasle askorekin lehiatu baitzen. BEJONDAIZULA PEIO!   Seigarren mailako sarituak hauexek izan ziren: 1. […]


Azkuna Zentroaren “Urban Blind Date” ekimena aurrera doa

Dakizuenez, Asti Lekuko DBHko 3 eta 4. mailako 12 ikasle parte hartzen ari dira proiektu artistiko honetan Europako beste hiru museorekin batera. Une honetan ekimenaren 2. moduluan dihardute lanean Amiens-eko Museé de Picardie-k Alemania eta Asti Lekuko taldeei ipinitako erronka aurrera eramateko: ikasleek aukeratutako gure herriko pintura bat abiapuntu, lan […]


Ekainaren 18an Izarrara goaz eguna pasatzera

Urtero bezala, aurten ere antolatu dugu Izarrako irteera ikastolako familia eta lagunekin jai giroan egun zoragarria igaro dezazuen. ANIMA ZAITZEZTE! Argibide guztiak:  Izarra 2017  

izarra