Ostegunean, maiatzak 12, LHko 5. mailako ikasleak eta irakasleak Serantes mendira joan ziren egun-pasa, ariketa fisikoa egin, naturaz gozatu eta, zergatik ez, “eguzkia ikusteko itxaropenaz”.
Orotara 10 kilometro inguruko ibilaldia egin zuten joan-etorrian, ikastolatik oinez joan baitziren.
Hodeiak egun osoan bide-lagun izan bazituzten ere, ederki pasatu zutela ematen du: “Azkenik, ez da agertu eguzkia, baina, hala ere, primeran pasatu du; ikasleek astero errepikatzeko eskatu digute… Pentsatu beharko dugu!!!”, komentatu ziguten maisu-andereñoek, nekatuta baina poz-pozik igarotako egunarekin.
Sakatu irudian argazkiakikusteko