Rock kontzertua HHko 4 urtekoentzat


Rock kontzertua HHko 4 urtekoentzat
Astelehen honetan HHko 4 urteko umeek rock kontzertua eduki dute ikastolan. Dakizuenez, aurten, Asti Lekuko HHko inauteriek ikasleek musika izango dute ardatz. Horrek, mozorroetan ezezik aurreko asteotan geletan landutako edukietan ere izan du eragina. Lau urtekoek, esate baterako, rocker jantziko direnez, giroan sartzeko rock kontzertua izan dute, HH4E gelako aita baten taldeak emandakoa, hain zuzen. Bene-benetan eskertu nahi diegu Iñaki Fernández eta bere taldekideari umeekin egin zuten lan bikaina. Mila esker!

Sakatu argazkiaren gainean

HH4 rock kontzertua
Bestetik, HHko 5 urtekoek, musikaren harira ere, pasilloak grafitiz atondu eta instrumentuak egin dituzte.

Sakatu argazkiaren gainean

HH5 grafitiz
Hiru urtekoek batukada handirako dena daukate prest!

HH3 batukada

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.