LH1 Asti Lekun 19-20

Ongi etorri Asti Lekuko ikasturte berrira!


Ongi etorri Asti Lekuko ikasturte berrira!
Gaur, irailak 6, Asti Lekuko LHko 1. mailakoek eta HHko 2 eta 3urtekoek hasiera eman diote 2019-2020 ikasturteari, datorren astelehenean, hilak 9, gainontzeko ikasle guztiak hasiko direlarik.
Ongi etorri guztiok! Ikastola prest daukazue zuek guztioi harrera egiteko!

LH1 Asti Leku

 

Gehienok oporretan egon bagara ere, ikastola ez da inoiz geldirik egoten eta uda honetan, ohikoa denez, hainbat hobekuntza lan egin dira. LHko eraikinean, esate baterako, leihoak (jantokikoak zein idazkaritza eta geletakoak) aldatu dira, baita atondoko eta 3. solairuko ateak ere.
Sukaldean lan handiena egin dugu, goitik behera berritu baita: bertako instalazioak (ur, argindar, keen ateratzeari… dagozkienak) zein makinak eta tresneria guztia kendu eta berriak jarriz.

Haur Hezkuntzako eraikinean, suteak hondatutakoa konpontzeaz gain (sarrerako ateak aldatu, sapaia eta hormak garbitu, zorua margotu eta sapaitik doazen instalazioak berritu -ura, argindarra, interneta…-), jantokiko komunak ere berriztatu dira.

HH3 2019-2020

 

Gainera, 3 urtekoen geletan, proiektu berrira egokitze aldera, berrantolaketa egin da, espazio handi, garbi eta irekiagoak lortzeko.

 

DBHko eraikineko liburutegian ere aldaketak egin dira (espazioaren erabilera berrantolatu, hormak margotu, apal berriak jarri…)
Kirolari dagokionez, frontoia eta LHko gimnasioa margotu egin dira eta DBHkoa hosgabetu.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.