LH4 Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian


LH4 Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian
Ostegunean Asti Lekuko LHko 4. mailako ikasleak Bilbora joan ziren Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian bisita gidatua egitera.
Irteera pedagogiko hau Bilboko Doña Casilda parkea bisitatzeko ere baliatu zuten.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiak 6.000 pertsona ingururen bisita izaten du urtero.
Ibilbidean areto batzuk ikus daitezke, besteak beste harrera-aretoa, tronuaren aretoa edo Versalles, Osoko Bilkurak egiteko aretoa edo Ahaldun Nagusiaren areto gorria. Gela honek 15 metro karratu inguru baino ez ditu baina barruan balio handiko gauzak gordetzen dira, besteak beste orduan Frantziako enperatriza zen Eugenia de Montijo, Napoleon III.aren emazteak, bere semearen jaiotza ospatzeko Foru Diputazioari 1857an oparitu zizkion Sévres-eko portzelanazko hiru loreontziak.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia XIX. mendearen amaieran proiektatu zen eta eklektizismoaren adibiderik gorenetakoa da Euskadiko eta baita Estatu osoko arte garaikidearen barruan.

Sakatu irudiaren gainean

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.