PROFESIONALAK, TREBEAK ETA KONPROMETITUAK
Gure erantzukizuna onartzen dugu eta hartutako konpromisoak dedikazioz, esfortzuz, inplikazioz eta puntualtasunez betetzen ditugu. Prestakuntza dugu eta partekatu egiten dugu.
EUSKALDUNAK
Euskara eta euskaraz irakasten dugu. Euskal kultura eta hizkuntza bizi egiten ditugu.
ERAGINKORRAK ETA ANTOLATUAK
Ausartak eta eraginkorrak gara. Arazoak konpontzen ditugu eta konpontzeko orientazioa ematen dugu.
BERRITZAILEAK
Beharretara eta garaietara egokitzen gara, teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerekiko beti arretaz.
ABEGITSUAK ETA HURBILAK
Ikastolan parte hartzen duten eragile guztiekin komunikazioa eta partaidetza izatea sustatzen dugu, baita gertuko komunitatearekin ere.
Tutoretzan familiei laguntza ematen diegu, eta ikasleen bilakaera gertutik zaintzen dugu.
HIZKUNTZA GAITASUNA
Ikasleen gaitasun eleanitza lortu nahi dugu. Horretarako, ingurune elebidunean, euskararen erabilera, gaztelaniaren ezaguera hobea eta beste hizkuntza batzuetan ere komunikatzeko gaitasuna edukitzea bultzatzen eta sustatzen dugu.
KALITATEA
Etengabe ari gara bilatzen hezkuntza-komunitate osoaren zerbitzurako izango den hobekuntza iraunkorra.
OSOKO GARAPENA
Gure ikasleen osoko garapena bilatzen dugu, hau da, adimen, gizarte, moral, emozio eta gorputzaren arlokoa, betiere bizitzan koherentziaz eta orekaz moldatzeko beharrezkoa den gaitasuna eduki dezaten.
TALDEKO LANA
Irakasleek lana taldean egitea oinarrizko baliabidetzat daukagu arloen, mailen eta etapen koordinazioa lortzeko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan.
OIHARTZUNA ATZERRIAN
Balio handikoa dela uste dugu harremanak izatea eta ikasleen trukeak egitea atzerriko ikastetxe eta kultur erakundeekin
KOOPERATIBISMOA
Gure kooperatiba elkarte autonomiaduna da, ekonomi, gizarte eta kultur arloko premia eta helburu berberak izanik euren borondatez elkartu diren pertsonek osatua, beterako jabetzadun eta kontrol demokratikodun enpresaren bidez.