Iraitz eta Aner lehenak, eta Haizene hirugarrena, Espainiako batel txapelketan. Zorionak!!


Joan den asteburuan, apirilaren 27an eta 28an, Iraitzek eta Anerrek, batel-kideekin batera, euren kategoriako (gizonezko kadeteak) lehen postua eskuratu zuten A Pobra do Caramiñalen (Galizia) lehiatutako Espainiako Batel Txapelketan.

Larunbatean sailkatu ondoren, Iraitz Rodríguez Díaz eta Aner Landa Urculo Asti Lekuko DBHko 4. mailako ikasleek -Itsaso Amako arraunlariak- Cabo da Cruz, Arkote, Pasai Donibane eta Chapela taldeen aurkako finala irabazi zuten igandean.

Bestalde, Haizene Lopezek, DBHko 3. mailakoa eta Kaikuko arraunlaria, Espainiako Txapelketako hirugarren postua lortu zuen emakumezkoen kadete mailan, aurreko bi asteetan Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetan 1. postua irabazi ondoren.
Zorionak guztioi!!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.