Inauteriak heldu dira Asti Lekura


Gaur, hilak 9, Asti Leku kolorez eta musikaz bete da Inauteriak ikastolaren zirrikitu guztietara heldu direlarik. Gehiago irakurri.
Urtero bezala Asti Leku bete betean murgildu da Inauterien ospakizunean. Txikiak zein nagusiak, guztiak dantzan pozik eta alai.
Haur Hezkuntzakoek berehala jubilatuko den Begoña Arguedas andereñoari agurtu eta eskerrak emateko agur ekitalditxoa egin diote, aurresku eta guzti (Egoitz Hornes Asti Lekuko irakaslea txistuarekin eta Eneko Alda, Ibabe Beristainekin batera, biak ikasle ohiak, dantzari). Ederra, benetan!
Gainera aurten, Haur Hezkuntzako eta LHko 1. zikloko familiak egon dira ikusle.
Gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu euren parte-hartzeagatik eta ospakizun hau ondo atera zedin gogor aritu diren Asti Lekuko langile guztion lana errazteagatik. ESKERRIK ASKO!

HAUR HEZKUNTZA

HH 2URTE

LEHEN HEZKUNTZA (argazkiak)

LEHEN HEZKUNTZA (bideoa)

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.