II. Asti Lekuko Futbol Eguna, irailaren 28an


II. Asti Lekuko Futbol Eguna, irailaren 28an
Irailaren 28an, larunbata, II. Asti Lekuko futbol eguna ospatuko da ikastolan.
Iaz bezala Asti Leku klubak –futbol sekziokoek- antolatu du eta eguerdiko 12:00etatik 20:00etara bitartean futbolaren inguruko jarduerak, jolasak, puzgarriak eta, nola ez, indaba jan ederra egongo direla aurreratu digute.
Hau guztia gutxi balitz, bazkariaren ostean zenbait artikuluren zozketa ere egongo da eta, gainera, Athletic – Valentzia partida ikusi ahal izateko pantaila jarriko dute.
Pasa den urtekoa oso arrakastatsua izan zela eta aurtengoan ere jende askoren parte-hartzea espero dutela adierazi digute Asti Lekuko Klubekoek.
Ondo pasa!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.