Euskara eguna eta Euskaraldiaren bukaera Asti Lekun


Astelehenean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera Euskaraldiaren amaiera ospatu da. Asti Lekun ere bi ekimen garrantzitsu hauei lotutako hainbat ekintza burutu ditugu:
• HHko 2 urtekoek Euskaraldiaren bukaera jaiaren bideoa bidali digute. IKUSI
• HHko 3, 4 eta 5 urtekoek Mari Domingiren bisita izan zuten eta argazki polit asko helarazi dizkigute: IKUSI MARI DOMINGI


• LHn ere nahikoa ekintza garatu zituzten, hala nola txistua jo, pregoia irakurri, eguneko eranskailuak banatu, Durangoko azokaren berri eman, esloganen kartelak egin, karaokea eta biribilketa.
• DBHkoek agertu nahi izan zuten euren atxikimendua eraikineko atondoa ederto apainduz, besteak beste.
Gainera, 3. eta 4. mailako “Emaiok” taldeko ikasleak Euskararen Eguna ospatzeko Udaletxean antolatutako irakurraldian parte hartu zuten. Aurtengo ekitaldi honetan irakurritako liburua Uxue Alberdiren “Aulki jokoa” izan zen, eta bertan Portugaleteko alkateak, zenbait zinegotzik eta hainbat ikaslek -herriko euskaltegietakoek zein Asti Leku ikastola, Antonio Trueba eta Zubeldia ikastetxeetakoek- parte hartu zuten. IKUSI


• HABE 3. mailako batxilergoko ikasleek ere gogorarazi nahi izan dute urte osoan zehar euskararen alde lan egiten dutela.
Bidali dizkiguten argazkietan ikastolan EGA prestatzen duten ikasle gehienak agertzen dira –aurten 80 dira guztira- Kepa Elgoibar, Zuriñe Madrid, Irune Requero eta Sonia Benito irakasleekin.


Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.