Batxilergoko 2. mailakoak Arriagan “Gherorekin”


Asteazkenean Asti Lekuko batxilergoko 2. mailako ikasleak Arriaga antzokian egon ziren Ghero antzezlana ikusten.
Patxo Telleriak Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko idatzi duen istorio hau 3000. urtean kokatuta dago. “Euskara desagertzeko zorian dago. Azken euskaldunak musu-huts utzi nahi du halabeharra. Benetako misterioa ez da gure hizkuntzaren jatorria, baizik eta bere biziraupen harrigarria…”
Asti Lekuko batxilergoko euskara mintegikoek bigarren mailako ikasle guztiak eraman zituzten Arriaga antzokira “Ghero” ikustera euskarari lotutako bi ekimen garrantzitsurekin bat egiteko, Euskaltzaindiaren mendeurrena eta Euskaraldia.

sdr

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.