Batxilergoko 1 mailakoek Metroa bisitatu dute


Asteazken honetan Asti Lekuko Batxilergoko lehenengo mailako hainbat ikasle Metroaren Bilboko instalazioetan egon ziren.
Asti Lekuko Ingeniaritza mintegiko ikasleek hartu parte zuten irteera hau BAL proiektuaren ekintza da. Hau euren prestakuntzaren atal garrantzitsua da norberaren lan etorkizunaren inguruko erabakiak hartu orduko ahalik eta argibide gehien jasota izan dezaten laguntzen baitie. Metroaren Bilboko instalazioetatik gidatutako bisitaldi honetan zehar, bertako profesionalek emandako azalpenak entzuteaz gain, nahi beste galdera egiteko aukera ere izan zuten ikasleek.
Hemendik eskerrak luzatu nahi dizkiegu beti bezala eskaini diguten harrera on eta adeitasunagatik. Mila esker!

dav

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.