Asti lekuko ikasleak Normandian egon dira


DBHko 2. eta 3. mailako hainbat ikasle Normandian egon dira ikasle-truke batean parte hartzen.
Asti Lekuko DBHko 22 neska-mutilek Versoneko ikastetxe bateko ikasleekin hartu dute parte esperientzia honetan. Normandiakoak abenduan egon ziren gurean eta oraingoan Asti Lekukoak joan dira bertara, apirilaren 12tik 19ra, hain zuzen.
Bertan oso egitarau erakargarria burutu dute: Pariseko aireportura heldu zirenean autobus batek jaso zituen eta, Versonera joan aurretik, Senan zehar itsasontziz ibilalditxo bat egitera eraman zituen. Frantziako hiriburuan izaniko bisitaldi labur honetaz gain, Normandian, lehorreratzeko Caen eta Bayeaux hondartzak ikusteko aukera izan zuten, baita hartu zituen Jacques Prevert ikastetxea ezagutzeko ere. Asteburua familiekin igaro zuten.
Taldearekin Leire Elexpe eta Saray de Casas irakasleak joango dira eta Caeneko udaletxearen aurrean ateratako argazki polit hau bidali digute.

2018ko abenduan Portugaleten

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.