Asti Lekuko futbolari benjamin batzuk Lezamara joan dira


Asteartean Asti Lekuko benjamin (2013) kategoriako futbol taldeetako zenbait neska-mutil Lezamara joan ziren Athleticek gonbidatuta, Bizkaiko beste talde batzuekin batera, Lezama ezagutzera eta partidatxo batzuk jokatzera. Ikastolan kategoria horretako bi futbol talde ditugunez, zozketa bidez erabaki zen nor joango ziren.

Asteartean Lezaman izan ziren haurrek esperientziarekin asko gozatu zutela kontatu digute. Bertan, bisita gidatua egin zuten gainerako taldeetako ikasleekin batera. Ondoren, baloiak hartu zuen protagonismoa; Lezamako zelai artifizialetan zenbait partida txiki jokatu zituzten, San Mameseko arku zaharra atzean zutela. Denek argi zuten helburua ez zela lehiatzea, Lezaman beste haurrekin futbolean jostatzea baizik.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.