Asti Lekuko DBHko 3. mailakoak Alemanian egon dira


DBHko hirugarren mailako 20 neska-mutil Obernburgen (Alemania) egon dira nazioarteko ikasle-truke batean parte hartzen.
Apirilaren 20tik 27ra bitartean Asti Lekuko hogei ikasle hauek Obernburgeko paisaiak, ohiturak, hizkuntza eta jendeak ezagutzen aritu dira, Olaia Moreno eta María Luisa Bengoetxea irakasleek lagunduta.
Ikastolak antolatutako ikasle-trukeetan ohitura denez, ikasleak familiekin egon dira ostatatuta, eta bertoko arduradunek antolatutako ekintzetan parte hartzeaz gain, familiekin ere egin dituzte beste honenbeste.
Egonaldi labur baina bizi honekin itzuli die bisita Asti Lekuk abenduan gurean egon ziren ikasleei. Maria Luisa eta Olaiak oso esperientzia aberasgarria izan dela eta primeran pasatu dutela esan digute, ikasleen portaera eta jarrera onak goraipatuta.

Argazkiak ikusteko sakatu irudian.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.