Asti Lekuko Berrikuntza Behatokia abian dago


Urtarrilaren 18an Asti Lekuko Berrikuntza Behatokiko taldea osatu zen eta lehenengo lan bilera izan zuen.   

Ikastolako Plan Estrategiko berrian jasota dagoenez, Asti Lekuk gure Hezkuntza Komunitatearen barruan zein Hezkuntza Komunitate zabalean dauden errealitate, ekimen, proiektu eta praktika onak behatu, aztertu, komunikatu, orokortu eta, dagokionean, berauen inplementazioa proposatzen duen lan ekipoa sortu du, Berrikuntza Behatokia, alegia.

Talde hau honelaxe dago osatuta:

  • Ikastolako zuzendaria.
  • Behatokiaren koordinatzailea (Saray de Casas).
  • Etapetako ordezkari bana (María San Martín, Janire Uraga, Román Beristain).
  • Gonbidaturen bat, hala balegokio.

Urtarrileko lehenengo bilera honetan hainbat gai tratatu ziren, hala nola matrikulazio prozesua, hezkuntza pertsonalizatua, metodologia berriak, atzerritik etorritako ikasleen harrera eta konfiantzaren Pedagogia.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.