Asti Lekuko Aldizkaria bisitatzera gonbidatzen zaitugu


Aurreko astean Asti Lekuko ALDIZKARIA honela aurkeztu genizuen:

“Hona hemen, zuen pantailetan, Asti Lekuko aldizkari berria. Ikastola osatzen dugun guztiok lotzen gaituen komunikazio bide berri edo berritua. Berritua diogu, ez baita oraingo hau gure ikastolan izan dugun lehenengo aldizkaria. Zuetako askok seguruenik urteetan izan genuen “ikusi makusi” izeneko argitalpena gogoratuko duzue. Formatua oraingoan digitala da, baina aurrekoarekin oinarrizko balioak konpartitzen ditu: komunikazioa, elkarlana, Asti Lekun daukagun onena erakusteko asmoa eta ikastolarekiko begirada baikorra”.

 

Oraindik ikusi ez baduzue, bertara hurbiltzeko gonbita luzatzen dizuegu. ONGI ETORRI ASTI LEKUKO ALDIZKARIRA!

Sakatu argazkian.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.