Asti Lekuk “pleno egiten du” 2018ko Selektibitatean


Selektibitatera aurkeztu diren Asti Lekuko ikasle guzti-guztiek gainditu dute proba.
Batxilergoko 2. maila lehenengo deialdian gainditu duten ikasle guztiak, bi izan ezik, aurkeztu dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio (USE) probara, eta iaz bezala, “pleno egin dute”. Hau da, aurtengo azterketak egin dituzten 99 ikasletatik 99ek aprobatu dute. BEJONDAIZUELA!
Eta, orain, ohitura dugunez, agur esango diegu Batxilergoa bukatutakoan Asti Lekutik doazen ikasle guztiei. Ekainaren 22an, ostirala, ikastolako irakasle eta langileekin bazkaldu ostean familiekin batuko dira eta antolatu diegun Agur ekitaldian parte hartuko dute.
Agur eta laster arte! Zorte on zuen ibilbide berrian!

2017ko Agur ekitaldia

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.