Asti Leku Sahararen aldeko Euskal karabanarekin bat


Ohitura denez Asti Leku Sahararen aldeko Euskal karabanarekin dago auzolanean eta XV. emanaldi honetarako ere  luzatu dio laguntza.

Haur Hezkuntzako ikasleek, urtero bezala, lagundu nahi izan diote Sahararen alde antolatutako Euskal Karabana Solidarioari eta antolatzaileek esandakoari jarraituz, hainbat produktu ekarri dituzte etxetik, hala nola arroza, pasta, atuna, sardinak oliotan, azukrea, lekaleak eta konpresak, zeren saharar herriarentzat estatu mailan egiten den elikagaien bilketaren banaketan hauek izan baitira Euskadiri biltzea dagozkion produktuak.
Karabana hau, Saharar ilargi Erdi Gorriaren eskariari erantzunez eta hainbat euskal elkartek Sahara Herriarekin dugun elkartasun koordinazio politikaren barruan, 2019eko martxoan irtengo da eta Tindoufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen populazioak jasaten duen elikadura krisi larria arintzeko elikagaiak eramatea du helburu.

Gehiago irakurri

Sahara Karabana kartela

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.