Amaia Ballesteros, Euskaltzaindiaren komikiaren irudien egilea


Amaia Ballesteros Asti Lekuko ikasle ohia, Euskaltzaindiaren komikiaren irudien egilea
Asti Lekuko ikasle ohia den Amaia Ballesteros diseinatzaile grafikoak Euskaltzaindiaren mendeurrenaren komikia irudiztatu du. Oso pozik dago argitalpen honetarako eginiko lanarekin eta honela jakinarazi nahi izan digu:
“Euskaltzaindiaren mendeurrenaren komikia marraztu dut, “Euskararen 100 urteko laguna”, Juan Luis Zabala gidoilariarekin batera.
Kolorez egindako 72 orrialdeko komikia da, Euskaltzaindia euskararen akademiaren jarduna kontatzen duena.
Oso pozik nago lan honen emaitzarekin! Erronka handia izan da niretzat marrazkilari bezala.
Urriaren 6an, igandean, Deia egunkariarekin batera aterako da.
Hemen dituzue esteka batzuk albistea ikusteko”.

Sakatu irudien gainean

ZORIONAK, AMAIA!

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.