ALAI! eskolaz kanpoko ekintzetako umeak, beren saltsan


ALAI!n apuntatuta dauden umeak primeran pasatzen ari direla eta dagoeneko euskal dantzetan trebatzen hasita daudela erakutsi nahi izan digute. Horretarako argazki pare bat helarazi dizkigute jolasean eta dantzan ikus ditzagun.

ALAI! Haur Hezkuntzako ikasleei bideratutako Asti Lekuk sortutako ekintza berria da, zeina umeen psikomotrizitatea, sormena eta euskara sustatu eta hobetzera bideratua dagoen. Horretarako hainbat jarduera eta bitarteko jostagarri baliatzen dituzte begiraleek, hala nola euskal jolasak, kirolak, dantzak, abestiak, antzerkia, eskulanak, instrumentuak, hitz-jokoak, ipuinak, bertsoak…, horiek guztiak euskal kulturaren esparruan garatuak.

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.