Monthly Archives: urtarrila 2021


HH3ko umeak, plisti-plasta Asti Lekun

Asti Lekuko hiru urteko umeak negua ari dira lantzen geletan eta horretarako garatu duten ekintzetako bat ikastolan plisti-plasta deritzona izan da. Asteazkenean, etxetik zira, euritakoa, katiuskak eta aldatzeko arropa ekarri zituzten, ikastolako ur putzuetan beldurrik gabe jolastu ahal izateko. Zer esanik ez, primeran pasatu zutela! I’m singing in the rain…


Bilboko Ingeniaritza Eskolaren aurkezpena Asti Lekuko familientzat

Aste honetan Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoak euren eskaintza akademikoa aurkeztu zien Asti Lekuko Batxilergoko ikasle eta gurasoei. Hitzaldia asteartean, hilak 26, burutu zen era telematikoan. Hizlaria zentro horretako irakaslea eta zuzendariordea den JOKIN GOROZIKA jauna izan zen eta eskaintza aurkezteaz gain, familiek agertu zituzten zalantza guztiak argitu zituen.   […]


Meningokokoaren aurkako txertaketa 2. Batxilergokoentzat

Euskadiko Umeen Txertaketa-Egutegia aldatu egin da eta 2019tik aurrera A, C, W eta Y serotaldeetako meningokokoen aurkako txertoa emango zaie 12 urteko umeei, C meningokokoaren aurkako txertoaren ordez. Azken urteetan W eta Y serotaldeek eragindako gaixotasun meningokozikoaren kasu kopuruek gora egin dute, eta txerto berriak babes zabalagoa emango die gazteei. […]


Asti Lekuko 2. guraso-bilerak aste honetan hasi dira Batxilergoan

Aste honetan Asti Lekuko Batxilergoko familiek ikasturte honetako bigarren bilera izan dute tutoreekin. Aurrekoan bezala, oraingoan ere era telematikoan burutu dira, Teams bidez, hain zuzen. Datozen bi asteetan zehar LH eta HHkoak izango dira eta otsaileko 1. astean, DBHkoak.


Piratak eta kortsarioak lehorreratu dira LH2ko geletan

LHko 2. mailakoak Txanelaren Boga Boga unitatea lantzen ari dira, eta beraren bitartez itsasoari lotutako hainbat gauza interesgarri ari dira ezagutzen, hala nola arrainen bizimodua, balearen harrapaketa eta pirata eta kortsarioen ibilerak.   Badirudi piraten garaian ere bazeudela Athleticzaleak!      


Asti Lekuko 5 urtekoak, etorkizuneko osasun-langileak

Haur Hezkuntzako 5 urteko umeak gorputzari buruzko gauza interesgarri asko ikasten ari dira eta, beste jarduera batzuez gain, sendagile kontsultak eta erizaindegiak jarri dituzte bertan, osasun arloko ikasleek egiten duten bezala, eurek ere praktikak burutu ahal izateko. Ikusi ze ondo atenditzen dituzten gaixoak sendagileek eta erizainek. Sakatu irudiaren gainean