Monthly Archives: maiatza 2019


Garazi Canales, Coca-Colako Narrazio laburren txapelketako irabazlea

Garazi Canales, Coca-Colako Narrazio laburren txapelketako irabazlea Asti Lekuko Garazi Canalesek Euskadiko Talentu Gazteen Coca-Cola lehiaketako 2019. urteko Narrazio Laburren Saria irabazi du, euskarazko modalitatean, estatu mailako finalista izatera pasatu delarik. Saria maiatzaren 17an jaso zuen Guggenheim museoan. Zorionak eta zorte on! Zein helburu ditu Narrazio Laburren lehiaketak? Lehiaketaren helburuak […]


Asti Lekuko baratzeak badauzka zaindariak

Asti Lekuko baratzeak badauzka zaindariak Asti Lekuko baratzea oso erritmo onean doa hazten, orain, gainera, haur hezkuntzakoek egindako bi txorimaloren laguntza izanik. Oraindik tartetxo bat falta zaie barazkiei jasotzeko moduan egoteko baina oso itxura ona ari dira hartzen. Sakatu irudiaren gainean. Haur hezkuntzatik gainera aprobetxatu dute beste ekintza batzuen argazkiak […]


Samuel Congoko ipuin kontalaria frantseseko ikasleekin Asti Lekun

Samuel Congoko ipuin kontalaria frantseseko ikasleekin Asti Lekun Asti Lekuko DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek aukera paregabea izan dute aste honetan frantsesez berba egiteko eta gelan ikasitakoa praktikara eramateko. Horretan Samuel eduki dute gidari, Congoko ipuin kontalaria. Hitzaldi aretoan batu ziren berari entzun eta berarekin frantsesez mintzatzeko. Samuelen naturaltasun […]


HH4 Kattalinekin Akarlandan

HH4 Kattalinein Akarlandan Haur hezkuntzako lau urtekoen geletako umeak Kattalinekin egon dira Akarlandan, ikastolan euskaraz oso ondo aritu direlako. Aurreko egunetan euskara kanpaina egin dute lau urtekoen geletan eta Kattalin maitagarria euskaraz mintzatu diren umeen mantalaren poltsikoan agertu da egunero. Ume guztien patriketatik pasatu denean mendira irten dira berarekin egotera. […]


Ibilaldia 2019, eskerrak emon

Ibilaldia 2019, eskerrak eman eta laguntza eskatu Ibilaldiak eskerrak luzatu nahi dizkie bertaratutakoei zein joateko asmotan egon diren guztiei, baita urtean zehar laguntzen aritu direnei. Honekin batera, eguraldi kaskarraren ondorioz galerak aurreikusten dituenez Ibialdiak laguntza eskatzen du. Sakatu irudiaren gainean


Autodefentsa feminista ikastaroa Portugaleten

Autodefentsa feminista ikastaroa Portugaleten Portugaleteko Gazte Gelak autodenfentsa feministaren ikastaroa programatu du berriro. Oraingo honetan 16 plaza dago eta ikastaroa ekainaren 1ean, larunbatean, burutuko da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Ikastaroa 14 eta 30 urte bitarteko emakumeei zuzenduta dago. Ikastaroa doakoa da eta interesatuek egin ahalko dute eskabidea maiatzaren 25ea […]


Asti Leku Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia

Bazkide agurgarriak, Maiatzaren 23an, bazkideen Batzar Nagusia izango dugu eta estatutuek adierazten duten bezala ezinbestekoa da gutxieneko bazkide kopurua bertaratzea asanblada legez burutu ahal izateko. Errektore Kontseilu honetatik zuengana zuzentzen gara urteko ekitaldi honetan zuen partaidetza nahitaezkoa dela gogorarazteko eta era berean eskatzen dizuegu mezu hau bazkide, lagun eta ezagunen […]