Aste honetan nerabeen arteko indarkeriaren prebentzio tailerrak burutu dira LHko bostgarren mailako geletan.
Portugaleteko Gazteria sailetik bideratutako ekimen honek Hilario Garrudo psikologoa dauka hizlari. Sona handiko terapeuta, artekaria eta familiako aholkulari honek lan ibilbidea luzea dauka eta Asti Lekuren ohiko kolaboratzailea da.
Asteazkenean, urtarrilak 24, A, B eta D geletan egon da eta ostiralean, hilak 26, LHko 5. E-n. Ikasleek, Hilarioren hitzak entzuteaz gain, jarraian burututako tailer batean ere hartu dute parte.