Ikastolako hainbat arlotan bezala, Asti Lekuko egun on harrera zerbitzua ere egokitu behar izan da egoera berrira. Ikasturte honetan, ahal den guztietan, kanpoaldean egoten dira, talde bakoitza bere esparruan, naturaz eta eguraldiaz gozatzen.
Asti Lekun, zorionez, eremu handia daukagu kanpoaldean, eta honek ahalbidetzen du ekintza ezberdin batzuk aldi berean garatzea.
Aste honetan ateratako argazkietan ikus dezakegunez, egun on zerbitzuko ikasleez gain, ikasle nagusiak ere daude kanpoaldean, ikastolako zenbait kirol gunetan (atletismo pistan, frontoian eta saskibaloi patioetan, besteak beste) heziketa fisikoko saioak burutzen.
Txikiek, inolako zalantzarik gabe, “mendira joatea” dute gogokoena. Atzokoan, esate baterako, zuhaitz baten sustraiei erreparatu zieten, berorien tamainak harrituta. “Etorri, etorri, begira ze erro handiak!!!”
Sakatu irudiaren gainean argazki guztiak ikusteko
Nagusiak, bitartean, “kamiseta izerditan”.